Gizartea -

Erasoa

Elizgizon bat hil dute Algecirasko zenbait elizatan egindako eraso batean

Gainera, gutxienez beste lau pertsona zauritu dituzte, horietako bat larri. Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du, terrorismoagatik. Erasotzailea atxilotu egin dute.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ikerbidea abiatu du terrorismo delitu bat egotzita, Algecirasen izandako gertakarien harira. Elizgizon bat hil eta beste lau pertsona zauritu dituzte, horietako bat larri.

Gertakariak 20:00ak aldera jazo dira. Gizon batek arma zuri batekin hainbat pertsonari eraso egin die Algecirasko San Isidro elizan (Cadiz), eta elizain bat hil da tenpluaren kanpoaldean, Barne Ministerioko iturrien arabera.

Iturri juridikoen arabera, erasoan, "Ala" oihukatuz, pertsona bat hil eta lau zauritu dituzte, eta Fiskaltzak baieztatu du "ustez eraso terrorista" izan dela, baina Barne Ministerioak ez du erasoaren izaera baieztatu.

Erasotzailea atxilotu egin dute eta Espainiako Poliziaren zaintzapean dago. Ikerketako iturriek EFEri azaldu diotenez, atxilotutako gizona, marokoarra, matxete handi batekin udalerriko hainbat elizatan sartu da.

Iturri berberen arabera, gertakarien unean ustezko egileak txilaba beltz bat zeraman soinean, eta haren asmoa ez zen immolatzea, nahi izanez gero zuriz jantziko baitzen.

Arratsaldean istiluak izan dira beste eliza batzuetan, besteak beste, itxita zegoen baten atea kolpatu dute, kasuaren berri izan duten beste iturri batzuen arabera.

Juanma Moreno Andaluziako presidenteak "gogor" gaitzetsi du "krimena". Santiago Abascal Vox eskuin muturreko alderdiko buruak "islamismoaren" aurka egiteko aprobetxatu du gertatutakoa, "batzuek ateak irekitzen dizkietelako, beste batzuek finantzatu egiten dituztelako eta herriak sufritu egiten dituelako".

Francisco Garcia Magan Espainiako Gotzainen Batzarreko idazkari nagusi doluminak eta "mina" adierazi ditu sakristauaren heriotzagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Andaluzia Espainia Atentatuak bideoak Jihadismoa Eliza Katolikoa Albisteak Gizartea Eguneko albisteak