Gizartea -

Koronabirusa

Fernando Simonek aurreratu du "datorren astean edo hurrengoan" helduko dela musukoen amaiera

Nolanahi ere, ohartarazi du erabakia ez duela berak bakarrik hartu behar: "proposamenak teknikariek, adituek eta erkidegoek egiten dituzte".

EFE
EFE
EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Simon Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentro espainiarreko (CCAES) zuzendariak aurreratu du "laster" kenduko dutela garraio publikoetan musukoa janzteko beharra. "Datorren astean edo hurrengoan" izango da, horren esanetan.

Nolanahi ere, Simonek ohartarazi du erabakia ez duela berak bakarrik hartu behar. "Proposamenak teknikariek, adituek eta erkidegoek egiten dituzte", gaineratu du, Zaragozan egindako hitzaldi batean.

Orain arte, adituek gomendatu izan dute musukoa infekzio garaiak bukatu arte mantentzea, hots, martxora arte gutxi gorabehera.

Azken asteetan, baina, eztabaida berriro mahai gainean izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa Koronabirusa Maskarak Osasun albisteak gaur