Gizartea -

Trafikoa

A-15 autobia ireki dute, bi noranzkoetan, lau orduz itxita egon ostean

Bi kamioik eta lau ibilgailuk izan dute istripua, eta 05:30etik zarratuta egon da autobia. Gutxienez bi lagun zauritu dira.

A-15 autobia itxi dute Andoain eta Irurtzun artean, bi noranzkoetan
A-15 autobia itxi dute Andoain eta Irurtzun artean, bi noranzkoetan
A-15 autobia itxita egon da, Gorriti parean hainbat ibilgailuk izandako istripu baten ondorioz

0:39

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko lehen orduan Gorritin (Nafarroa) izandako istripu baten ondorioz, A-15 autobia itxi behar izan dute Andoain eta Irurtzun artean, bi noranzkoetan. 05:30ean gertatu da istripua. Lau ordu geroago ireki dute autobia.

Dirudienez, izotzagatik jazo da ezbeharra. Kamioi batek kontrola galdu du, eta beste bost ibilgailuen aurka jo du. Foruzaingoak jakitera eman duenez, gutxienez bi pertsona zauritu dira.

Un accidente en el que se han visto implicados dos camiones y cuatro vehículos ha obligado a cerrar la A-15 desde Andoain y en ambos sentidos, desde las 05:30 horas.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-15 autobia