Gizartea -

gipuzkoa

Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, 80.000 euroko iruzurra egiteagatik eta 21 langile esplotatzeagatik

Egoera irregularrean eta lan kontraturik gabe zeuden pertsona atzerritarrak ziren biktimak. Egunean hamabi ordu lan egitera behartzen zituzten, astelehenetik igandera, hileko 1.068 euroren trukean.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian, Gizarte Segurantzari 80.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik eta 21 langile esplotatzeagatik.

Herritar batek 2022ko azaroaren 9an jarritako salaketaren ondorioz, Polizia Nazionalak eta Laneko Ikuskatzailetzak ikuskapena egin zuten bi establezimendutan. Horietako batean, egoera irregularrean eta lan kontraturik gabe zeuden hamabi langile aurkitu zituzten eta, bestean, aurrekoen egoera berdinean zeuden beste bederatzi langile.

Ikertzaileek zehaztu zutenez eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren aurrean jarritako salaketak jasotzen zuenez, "enpresaburu bera zen bi jatetxeen arduraduna", eta "gertatzen ari zena ondo ezagutzen zuen kudeatzaile batek zeraman kontularitza, baita jatetxeetako batean arduradun lanak egiten zituen hirugarren batek ere".

"Era berean, jakin zuten langileotako asko arduradun horren bitartez iritsi zirela, lan eskaintza onekin erakartzen baitzituen", gaineratu dute iturri berdinek.

Hala, azaldu dutenez, "Donostiara iristen zirenean, jabeak hitz ematen zien harentzat lan egiten bazuten, euren egoera legalizatzeko beharrezko dokumentazioa emango ziela eta Gizarte Segurantzan alta emango ziela. Arduraduna arduratzen zen biktimei euren langile irregular baldintza eta lana ematean egiten ari zitzaizkien mesedea gogorarazteaz".

Zentzu horretan, "egunean hamabi ordu lan egitera behartzen zituzten, astelehenetik igandera, hilean 1.086 euro ordainduta". Gainera, iragan udatik aurrera, "formakuntza kontratuak sinatzera behartzen zituzten hilabetero egoera erregularizatu nahi bazuten, eta irakasten zieten, lan ikuskapenak edo beste inork galdetzekotan beste filiazio bat emateko".

Horren Aurrean, ikertzaileek Esplotazioaren Biktimen Babeserako Protokoloa jarri zuten indarrean, eta dituzten eskubideak jakinarazi zizkieten, tartean, autonomia erkidegoen baitako laguntza eta ostatu baliabideetara desbideratuak izateko aukera.

Hiru atxilotuak epailearen aurrera igaro ziren polizia etxean deklarazioa egin ostean, eta epaiketaren zain daude orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Lana Delituak albisteak Iruzurrak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa