Gizartea -

nafarroa

17 urteko gazte bat larri zauritu da Iruñean, auto batek harrapatuta

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten larunbat honetan, politraumatismo larriekin.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko neska bat larri zauritu zen larunbat gauean Iruñean, villavesa batek Navas de Tolosa eta Pio XII.a kaleen artean harrapatuta, iturri ofizialek EFEri jakinarazi diotenez.

Ezbeharra gaueko 21:25ean gertatu zen, eta gaztea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, politraumatismo larriekin.

Udaltzaingoaren eskutan dago oran ikerketa eta, itxura guztien arabera, adingabeak gorrian gurutzatu zuen semaforoa. Villavesako gidariak negatibo eman zuen alkohol eta droga kontroletan.

San Martin Doktorea osasun zentroko guardiako taldea, bizi euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta Iruñeko Udaltzaingoaren patruilak bertaratu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Iruñeko bideoak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Harrapatzea gaur Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa