Gizartea -

EGURALDIA

-8,6 gradu Agurainen eta -7 Erremendian, gaurko tenperatura minimoak Euskal Herrian

Hotz eta lehor dator asteburua. Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia ezarri du elurragatik 12:00etatik 24:00etara eta izotzagatik 20:00tik 24:00ra.

Izotza Gasteizen, Olarizun. Argazkia: EFE
Izotza Gasteizen, Olarizun. Argazkia: EFE
Izotza Gasteizen, Olarizun. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negu gorria iritsi da eta benetan hotza izango da asteburu hau. Hala ere, ez da elurte handirik izango, prezipitazioa oro har ahula izango baita. Gehienez 2 zentimetroko elur geruza pilatu daiteke 600 metrora eta 4 zentimetroko elurra 1.000 metrora, Euskalmeten arabera.

Gau-goizaldean tenperatura oso baxuak izan dira Euskal Herrian. Hemen adibide batzuk:

Iturrieta (Agurain): - 8,6

Egino (Asparrena): -7,3

Erremendia: -7

Berastegi: -5,4

Abetxuko (Gasteiz): -4,7

Aitzu (Zumarraga): -3,6

Zorrotza (Bilbao): -2,1

Iruñea: -1,7

Miramon (Donostia):  -1,7

Arrasate: -1,6

Ordizia: -1,2

Eusko Jaurlaritzak asteburuan mendira ez joatea aholkatu du elur-geruzaren gainean izotz-plakak sor daitezkeelako. Elur asko egiten duenean jende eta familia ugari hurbiltzen dira mendira elurra zapaltzera, baina uneotan egoera arriskutsua denez, asteburu honetan mendira ez joatea eskatu dute.

Kontuan izan behar da, bestalde, elur jausi arriskua dagoela Pirinioetan.  

Abisu horiak elurra eta izotzagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, elurragatik eta izotzagatik. Elurragatiko abisua 12:00etatik 24:00etara egongo da indarrean. 500-600 metrotan egongo da elur-kota eta 200-400era jaitsiko da gauean. Izotzagatiko abisua 20:00etatik 24:00etara egongo da indarrean EAEko barnealdean eta Gipuzkoako kostaldean.

Azken egunotako euriak eta elurrak on egin die urtegietako betetze mailari.

Azken egunetako denboraleak urtegietako ur-mailak igo ditu
Azken egunetako denboraleak urtegietako ur-mailak igo ditu
Azken egunetako denboraleak urtegietako ur-mailak igo ditu

1:02
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak