Gizartea -
DONOSTIA
Igerilari bat eta bi ertzain erreskatatu dituzte Kontxako badian
Nautikoaren parean igeri egiten ari zen pertsona batek laguntza eskatu du eta bi ertzainek uretara jauzi egin dute. Azkenean, hirurak erreskatatu behar izan dituzte.
EITB MEDIA
Donostiako suhiltzaileek igerilari bat eta bi ertzain erreskatatu dituzte, gaur eguerdian, Kontxako badian.
Udaleko iturriek zabaldutako informazioaren arabera, Nautikoaren parean igeri egiten ari zen pertsona batek laguntza eskatu du eta inguruan zeuden bi ertzainek uretara jauzi egin dute.
Azkenean, ordea, hirurak erreskatatu behar izan dituzte.
Larrialdi zerbitzuek tokian bertan artatu dute igerilaria, hipotermiarekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea