Gizartea -
Denboralea
Elurrak eta txingorrak ehunka gorabehera eragin dituzte EAEn
Horri aurre egiteko, indarrean daude oraindik ere uholde arriskuaren EAEko plan berezia -alerta egoeran-, neguko bidezaintza plana -egoera eraginkorrean-, Arabako neguko bidezaintza plana -larrialdi egoeran- eta Getxoko udal plana.
EITB MEDIA
Azken egunotako eguraldi kaskarrak gorabeherak eragin ditu Euskal Autonomia Erkidego osoan azken orduotan.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 00:00ak eta 09:00ak bitartean, hiru ur putzu handi sortu dira Gipuzkoan (Hernanin, Errenterian eta Bergaran). Gainera, lur-jausiak gertatu dira zenbait tokitan, eta hainbat zuhaitz erori dira: 15 Bizkaian, 10 Gipuzkoan eta 2 Araban.
Bestalde, Bizkaiko 42 puntutan, Arabako 39tan eta Gipuzkoako 35ean elurra eta izotza pilatu dira.
Horri aurre egiteko, indarrean daude oraindik ere uholde arriskuaren EAEko plan berezia -alerta egoeran-, neguko bidezaintza plana -egoera eraginkorrean-, Arabako neguko bidezaintza plana -larrialdi egoeran- eta Getxoko udal plana.
Ibaien egoerak, baina, hobera egin du nabarmen asteazken honetan.