Gizartea -

Neguko denboralea

Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du gaur, elurte aurreikuspena dela eta

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du 09:00etan, "Jarraipen eta Berri-emate Egoeran".

Donostia, bart. Argazkia: EFE
Donostia, bart
Donostia, bart. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du gaur eguerdian, 12:00etan, elurte aurreikuspenen harira. Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea bideratuko du batzarra, Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, Bilbon. Batez ere, EAE barnealdean espero da elurra kota baxuetan egitea.

Bilera horretan izango dira, besteak beste, Sonia Diaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria, Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria, Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria eta Euskadiko erakunde guztien ordezkariak ere.

Bestalde, euri jasa handiak izaten ari dira azken orduotan, eta zenbait ibaik uholde txikiak eragin dituzte Bizkaian. Hurrengo egunetan, egoerak okerrera egingo du, eta asteazkenean, baliteke, 300 metrora zuritzea.

Une honetan, ibaiak oso hazita datoz, bereziki Bizkaian, eta kezka nagusia Butroe, Gobela eta Asua ibaiak dira.  Jaurlaritzaren esanetan, larrialdi zerbitzuak eta URA agentzia etengabe ari dira ibaien egoera meteorologikoaren eta arro guztien jarraipena egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Hondartzak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Ekaitzak Kantauri itsasoa