Gizartea -

koronabirusa

10 pertsona hil dira covidak jota, duela astebete baino bat gehiago; gainerako adierazleek behera egin dute

Azken astean, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 47,19 kasutan kokatu da Euskadin, nabarmen jaitsi delarik urtarrilaren 9an jasotakoa.

Osakidetzako ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzako ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzako ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken astean, 2023ko urtarrilaren 9tik 15era artekoan alegia, 10 pertsona hil dira Euskadin covid-19aren ondorioz, aurrekoan baino bat gehiago. Ospitaleratzeei dagokienez, 103 pertsona daude plantan ospitaleratuta, eta 9, berriz, ZIUn.

Bilakaera epidemiologikoa aldekoa da, 14 egunetan metatutako intzidentzia 47,19 kasukoa baita 100.000 biztanleko, aurreko ebuletin epidemiologikoan jasotako 65,6 kasuen aurrean. Hala, 2021eko urriaren erdialdetik izandako zifrarik baxuena da oraingoa.

Lurraldeka, Gipuzkoak du intzidentziarik txikiena, 40,34 kasurekin; Arabak gero, 43,61 kasurekin; eta Bizkaiak azkenik, 51,66 kasu zenbatu dituelarik. Beraz, kasu orotan jaitsi da intzidentzia aurreko estatistika buletinarekiko.

Bestalde, 103 pertsona daude ospitaleratuta EAEko zentroetan, duela zazpi egun baino 62 gutxiago. Zainketa Intentsiboetako Unitateen kasuan ere, ospitaleratutako gaixoen kopurua 15etik 9ra jaitsi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Osakidetza Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa COVID kasuak