Gizartea -

ISTRIPUA

Auto ilarak amaituta Tolosan

Gainera, Txorierriko igarobidean ere arazoak sortu dira. Lezaman ibilgailu bat bidetik atera da eta errei bat itxi dute, Gurutzetara bidean.

N-1 errepidea itxi dute Tolosan, Lasarte-Oriarako noranzkoan, kamioi bat irauli ostean

0:43

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun korapilatsua izaten ari da N-1 errepidean, Tolosan, eta Txorierriko igarobidean, Lezaman, izandako bi istripurengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Tolosako ezbeharra 10:35 inguruan gertatu da, kamioi batek irrist egin eta irauli egin da. Errepidean gurutzatuta gelditu da eta zama galdu du. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute. Erabat itxita egon ostean, arratsaldeko 18:00ak aldera errei guztiak zabaldu dituzte N-1ean, Donostiarako norazkoan, eta pixkanaka desegin dira 15 kilometrokoak izatera iritsi diren auto pilaketak.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira, eta ez da inor zauritu. 

Lezaman, ostera, auto bate bidetik atera da eta ilara luzeak sortu dira Gurutzetara bidean. Errei batek itxita jarraitzen du inguru horretan.

Larrabetzun ere arazoak izan dira, N-637 errepidean, Barakaldorako noranzkoan. Bertan, hiru ibilgailuk istripua izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Tolosa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak N-1 Merkantzia-garraioa Txorierriko igarobidea