Gizartea -
zibererasoa
Zibereraso batek guztiz geldituta dauka Durangoko Udalaren sistema informatikoa
Sistema berrezartzeko lanetan dihardute aste guztia, baina, oraingoz, ez dute lortu. Zorionez ez da herritarren informaziorik galdu.
eitb media
Durangoko Udaleko sistema informatikoa guztiz geldituta dago pasa den astelehenean jasandako zibereraso baten ondorioz. Gauzak horrela, langileek ezin dute herritarrentzako izapiderik egin eta zailtasunak sortu ditu haien jardunean.
Ordenagailuak erabili ezin arren, Durangoko herritarren arreta zerbitzua zabalik dago, beharrezko aholkularitza emateko. Izapideren bat egin behar izatekotan, ondoko udalerrietara jotzeko edo internet bidez egiteko deiaegin du udalak.
Zorionez ez da herritarren informaziorik galdu, segurtasun kopiakondo daudelako. Konponketa lanetan dihardute, baina Euskadiko zibersegurtasun zentrotik azaldu dutenez, denbora daramate prozes mota hauek.