Gizartea -

Karrantza, Gorbeia eta Urduña

38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz

Urtebetean seikoztu egin da eraso kopurua. 2022an 54 animalia hil zituzten otsoek Bizkaian: 51 ardi, 2 behi eta ostruka bat.

38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz
38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz
38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak astelehen honetan esan du otsoa espezie babestua izateak "arazo handia" dakarkiola abeltzaintzari. Izan ere, 2022an, 38 eraso gertatu eta 54 animalia hil dira: 51 ardi, 2 behi eta ostruka bat.

Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko ahaldun Amaia Antxustegik eman ditu datuok, agerraldian, Elkarrekin Podemos-IUk horrela eskatuta. Karrantza inguruan izandako erasoen berri izatea eskatu zion, hain zuzen ere, aipatu koalizioak.

Hantxe zehaztu du, guztira, 38 izan direla otsoek Bizkaian iaz egindako erasoak, horietatik 24 Karrantzan, 13 Gorbeian eta bakarra Urduñan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urduña Animaliak Abeltzaintza albisteak Gorbeia mendia Arratia-Nerbioi eskualdea gaur Bizkaiko Foru Aldundia Enkarterri gaur