Gizartea -

Desagertutako pertsonak

Hilik aurkitu dute Orozko inguruan desagertutako 77 urteko gizona

Gizonak berak jakinarazi zuen ostegun goizaldean ezbehar bat izan zuela, eta bart gauean aurkitu zuen bilaketa dispositiboak bere ibilgailua.

Bizkaiko Gurutze Gorriko kideak bart, bilaketa lanetan. Argazkia: @CruzRojaBizkaia
Bizkaiko Gurutze Gorriko kideak bart, bilaketa lanetan.
Bizkaiko Gurutze Gorriko kideak bart, bilaketa lanetan. Argazkia: @CruzRojaBizkaia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek hilik aurkitu dute ostegunetik Arabako landa eremu zabal batean desagertuta zegoen 77 urteko gizona, berak ibilgailuarekin ezbehar bat izan zuela ohartarazi ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:00ak aldera aurkitu dute hilotza baso inguru batean.

Desagertutakoaren ibilgailua, bart, 21:00ak aldera, topatu zuten Orozkon (Bizkaia), eta eremu horretan aritu dira bere bila, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Osteguneko 02:37an izan zuen Ertzaintzak abisuaren berri. Gizonak 112 telefono zenbakira egindako deian esan zuenez, istripua izan zuen ibilgailuarekin mendi bide batean, eta ez atzera ez aurrera gelditu zen. Ezin izan zuen zehaztu, ordea, non zegoen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Araba Laudioko argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak Zer gertatzen ari da gaur Orozkon? Arratia-Nerbioi