Gizartea -
Desagertuta
Goizaldean zirkulazio istripua izan duela jakinarazi duen 77 urteko gizon baten bila dabiltza
Gizonaren autoa, BMW-318 bat, 21:00ak aldera topatu dute Orozkon (Bizkaia). Orain desagertuaren bila inguruetan ari dira.
EITB MEDIA
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak 77 urteko gizon baten bila dabiltza, goizaldetik, Arabako lurraldeko landa eremu handi batean. Gizonak berak, asteazkenetik ostegunerako gauean, ohartarazi du istripua izan duela autoarekin, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizonaren autoa, BMW-318 bat, 21:00ak aldera topatu dute Orozkon (Bizkaia). Orain desagertuaren bila inguruetan ari dira.
02:37an izan du Ertzaintzak abisuaren berri. SOS Deiak zerbitzuari adieraz dio gizonak istripua izana zuela ibilgailuarekin, mendi bide batean, eta ez atzera ez aurrera zebiltzala. Ezin izan du zehaztu non zen, Arabaren eta Bizkaiaren artean.
Ertzaintzak laguntza eskatu die herritarrei, ea informaziorik duten; hala balitz, 112ri deitzeko eskatu du, Sos Deiak zerbitzuari.
Gizonak etxeren baten bila joan omen da, orientatzeko asmoz, baina alderantziz gertatu omen da.