Gizartea -

GIPUZKOA

23 urteko gizon bat atxilotu dute Donostiako farmazia batean lapurreta egiteagatik

Segurtasun Sailaren arabera, gezurrezko pistola bat erabili zuen saltzailea beldurtzeko eta bildutako dirua (400 euro baino gehiago) lapurtzeko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostiako Egia auzoko farmazia batean lapurreta egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gezurrezko pistola bat erabili zuen saltzailea beldurtzeko eta bildutako dirua (400 euro baino gehiago) lapurtzeko. 

Atzo arratsaldeko azken orduan jaso zuen lapurretaren abisua Ertzaintzak. Ertzainak bertaratu zirenean lapurreta egin zuenaren pertsonari buruzko informazioa bildu zuten.

Ingurua ikuskatzen ari zirela ustezko lapurraren deskribapenarekin bat egiten zuen gizon bat aurkitu eta atzeman zuten, eta arropen artean ezkutatuta gezurrezko pistola aurkitu zioten.

Hori guztia dela eta, Ertzaintzak gizona atxilotu egin zuen beldurra erabiliz lapurreta egitea egotzita. Ondoren, ertzain-etxera eraman zuten gaur egunean zehar epailearen aurretik igaro zain.

Ikerketak zabalik jarraitzen du, beste pertsonaren batek zerikusia izan dezakeen ala ez argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lapurretak azken ordukoa Farmaziak gaur