Gizartea -

Trafikoa

Emakume bat larri zauritu da GI-636 errepidean, Lezo parean, auto batek harrapatuta

Biktima Donostia Ospitalera eraman dute. Gaintxurizketa gainera doan bidea itxita egon da ia bi orduz, baina dagoeneko zabaldu dute.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GI-636 errepidetik zihoan auto batek emakume bat harrapatu du gaur, Lezo parean (Gipuzkoa) eta Irungo noranzkoan, Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Larri zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera. 

Harrapaketa 08:00ak aldera jazo da, Gaintxurizketa gainaren igoeran. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxita egon da bi noranzkoetan. Zirkulazioa udalerri barrutik bideratu dute, eta ilarak sortu dira. Bidea 09:45ean zabaldu dute berriro

Biktima Donostia Ospitalera eraman behar izan dute. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lezo Harrapatzeak Trafiko istripuen biktimak