Gizartea -
Gertakaria
Eraikin bateko balkoi zati bat erori da Donostiako Easo kalean
Ezbeharra 16:45 aldera jazo da. Easo eta San Bartolome kaleen artean dagoen eraikin bateko hareharrizko balkoi baten 30 zentimetro inguruko zati bat erori egin da, baina ez du inor zauritu.
Agencias | EITB Media
Donostiako Easo kaleko 31. zenbakian dagoen eraikin bateko balkoi zati bat erori egin da arratsaldean, zauriturik eragin gabe, Udalak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 16:45 aldera jazo da. Easo eta San Bartolome kaleen artean dagoen eraikin bateko hareharrizko balkoi baten 30 zentimetro inguruko zati bat erori egin da, baina ez du inor zauritu.
Iturri berberek zehaztu dutenez, "zorionez, behera etorri den unean ez da inor azpitik pasa", eta, beraz, ez da zauriturik izan.
Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, eta eroritako balkoiaren azpiko espaloia itxi dute.
Gune hori itxita egongo da hondakinak kendu eta oinezkoentzat arriskurik ez dagoela ziurtatu arte.