Gizartea -
Hezkuntza
Otsailaren 13an irekiko da 2022-2023 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea
Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea amaitu ondoren, martxoaren 14an eskaeren zerrenda argitaratuko da, eta hil horren 28an behin-behineko zerrendak. Erreklamazioak apirilaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Agentziak | EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak otsailaren 13tik 24ra zabalik izango du datorren 2022-2023 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
EAEko Aldizkari Ofizialak Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren 2022ko abenduaren 21eko agindua argitaratu du. Agindu horren bidez, eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epeak ezartzen dira, eta zentro publikoetan eta itunpekoetan ikasleak onartzeko jarraibideak ezartzen dira.
Eskabideak eta dagokien dokumentazioa otsailaren 13tik 24ra bitartean aurkezteko epea amaitu ondoren, martxoaren 14an eskaeren zerrenda argitaratuko da, eta hil horren 28an behin-behineko zerrendak.
Erreklamazioak apirilaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira.