Gizartea -
sagardoa
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek irekiko dute 2023ko txotx bolada
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 11an, emango zaio hasiera sagardo garaiari, Astigarragan.
agentziak | eitb media
Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreek aurtengo txotx boladari hasiera emango diote urtarrilaren 11n, Sagardo Berriaren Egunean. Ekitaldia Astigarragako Sagardoetxean izango da, eguerdiko 12:00etan.
Ekitaldiaren buru izango dira Astigarragako alkatea eta Sagardun Patzuergoko lehendakaria, eta han egongo dira Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak. Jardunaldian uzta berria aurkeztuko da, eta sagar zein sagardo berrien ezaugarriak azalduko dira, sagardoaren munduko gertaerei buruz hitz egiteaz gain.
Ohitura den bezala, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekiera izango da. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak "Gure Sagardo Berria" oihukatuko dute Astigarragako Alorrenea sagardotegian, eta horrekin hasiera emango diote 2023ko sagardo denboraldi berriari.
Gainera, aldez aurretik sagarrondo berri bat landatuko dute Sagardoetxeako sagastian, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena sinbolizatzeko asmoz.