Gizartea -

URTARRILAK 1

Manex, 2023an Euskal Herrian jaio den lehen haurra

Donostia Ospitalean jaio da 00:40 aldera eta 3,140 kilo pisatu du. Tolosarrak dira gurasoak eta oso gustura eta ondo daudela kontatu du amak Euskadi Irratian.

Manex, gurasoekin, Euskadi Irratiari helarazitako argazkian.
Manex, gurasoekin, Euskadi Irratiari helarazitako argazkian.
Manex, 2023an Euskal Herrian jaio den lehen haurra

01:32

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtea hastearekin batera, tradizioa da jada urteko lehen haur jaioberria nor izan den ezagutzea. Aurten, Donostia Ospitalean jaio den Manex izan da 2023a estreinatu duen lehen umea Euskal Herrian.

00:40 aldera jaio da Manex eta, amak, Miren Ezeizak, Euskadi Irratian kontatu duenez, oso ona izan da erditzea. 22:00ak aldera ospitaleratu zuten atzo eta hiru ordu baino lehen jaio zen Manex. Azkarra izan da, beraz, jaiotza.

Bikotearen lehen haurra da Manex, urtarrilaren 2rako espero zuten berez, eta gurasoak zoratzen daude guztia horren ondo atera delako

3,140 kilo pisatu ditu mutikoak eta lasaia dela esan du amak. Komunikabideen deiek eta arretak pixka bat aztoratuko dio, dena dela, Manexi bere bizitzako lehen eguna.

Bizkaian, berriz, 01:30 aldera jaio da lurraldeko lehen haurra. Mutil bat izan dela bakarrik zabaldu da.

Araban, 08:56an jaio da lehen haurra. Hurain izeneko neskatila bat jaio da Txagorritxun. Fariba eta Mudaffarren bigarren alaba, hain zuzen ere.

EAEko lehen haurra baino minutu bat beranduago jaio da Nafarroako lehena: 00:41ean, hain zuzen ere. Mutiko bat izan da eta Iruñeko Unibertsitate Ospitalean jaio da.

Iparraldeko lehen jaioberriaren daturik ez da jakitera eman oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste sinestezinak Donostiako informazioa Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Umeak Donostia Ospitalea