Gizartea -
Donostia
Maialen Lujanbio txapeldunak ohorezko sakea egin du Reala eta Osasunaren arteko partidan, Anoetan
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak omendu dituzte partidaren atarian, eta Joanes Illarregik eta Lujanbio txapeldunak bertsoak kantatu dituzte.
EITB MEDIA
2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak izan dira larunbat honetan Realaren eta Osasunaren artean izandako partidaren atarian, Anoetan, bertan 37.000 persona inguru zeudela.
Omenaldia egin diete bertan, eta Joanes Illarregi bertsolari gazteenak eta Maialen Lujanbio hirugarrenez txapeldunak bertsoak bota dituzte. Jarraian, Lujanbiok ohorezko sakea egin du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea