Gizartea -

DONOSTIAKO HILKETA

Lukas Agirreren hilketagatik atxilotutakoak hasi dira epailearen aurrean deklaratzen

Atzo eraman zituzten hirurak aurrenekoz epailearen aurrera, baina atxilotutakoetako baten defentsak deklarazioak atzeratzea eskatu zuen, gaiaren konplexutasuna argudiatuta. Epaileak ontzat jo zuen eskaria, eta asteazken honetara atzeratu zituen galdeketak.

Hilketa izan zen lekua, Donostian. Argazkia: EFE
Hilketa izan zen lekua, Donostian.
Lukas Agirreren hilketagatik atxilotutako hiru pertsonen atxiloaldia luzatu du epaileak

1:32

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lukas Agirre 24 urte hernaniarraren hilketan zerikusia izan zutelakoan atxilotutakoei —bi gizonezko eta emakumezko bat— deklarazioa hartzen gaur eguerdian hasi da epailea, atzo galdeketa bertan behera utzi ondoren.

Kasuaren gertuko iturriek jakitera eman dutenez, atzo eraman zituzten epailearen aurrera hiru atxilotuak, baina horietako baten abokatuak galdeketa atzeratzea eskatu zuen, atestatuaren konplexutasuna dela eta, gaia aztertzeko denbora gehiago behar zuela argudiatuta. Epaileak ontzat eman zuen eskakizuna eta gaur goizera atzeratu zuen saioa.

Hirugarren gaua polizia-etxean igaro ondoren, beraz, gaur goizean Ertzaintzak Antiguo auzoan duen komisaldegitik Donostiako Epaitegira eraman dituzte. Deklarazioa hartu ondoren erabaki beharko du epaileak atxilotuak espetxera bidali edo ez.

Igande goizaldean izan zen hilketa, Donostiako Okendo plazan. Lepoan eta bularraldean jasotako lanbandaken ondorioz, tokian bertan hil zen gazte hernaniarra.

Handik gutxira, 26 urteko gizonezko bat eta 28ko emakumezko bat atxilotu zituzten, Hondarribia kalean, erasoa izan zen lekutik gertu. Ordu batzuk geroago, berriz, 24 urteko beste gizonezko batek bere burua entregatu zuen.

Atzo, ehunka lagun bildu ziren Alder Ederren, Donostiako Udalak deitutako elkarretaratzean, Lukas Agirreren hilketa salatzeko eta familiari babesa adierazteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia bideoak Ertzaintza Euskal hiriburuak Eneko Goia albisteak Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Giza hilketak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa