Gizartea -

Agerraldia

Osasun Sailarekin harremanak zertan diren azalduko dute ESIko zerbitzuburuek eta osasun langileek arrastian

Azalpen horien zain, Eusko Jaurlaritzak aurreratu du elkarrizketetan ez dela atzerapausorik egon. Bestalde, Osakidetzaren itxaron zerrendak handitu izana pandemiaren ondorio da, Zupiriaren esanetan.

Protesta Donostia Ospitalean. EFEren artxiboko argazkia
Protesta Donostia Ospitalean. EFEren artxiboko argazkia
Protesta Donostia Ospitalean. EFEren artxiboko argazkia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek eta osasun profesionalek prentsaurrekoa emango dute, 15:30etik aurrera, Gipuzkoako Medikuen Elkargoan. Erakunde Sanitario Integratuan bizi duten krisia abiapuntu, Osasun Sailarekin hartu-emanak zertan diren azalduko dute gaurkoan, aurreikusitakoaren arabera. 

Azalpen horien zain, Eusko Jaurlaritzak aurreratu du elkarrizketetan ez dela atzerapausorik egon. Bestalde, Osakidetzaren itxaron zerrendak handitu izana pandemiaren ondorio da, Jaurlaritzaren esanetan.

Bingen Zupiria bozeramaileak argi utzi du bart Osakidetzak bizi duen egoeraz jakitun direla. "Pandemia dela eta, froga eta kontsulta asko bertan behera geratu dira, eta oraindik ere, erietxeetan, ohe asko beteta daude covid-19ak jota dauden gaixoak daudelako.

PPk EAEn duen presidente Carlos Iturgaizen iritziz, berriz, kudeaketa txarraren ondorio da Osakidetzaren egoera "penagarria". Konponbide gisa, osasungintzako profesionalei kasu handiagoa egitea proposatu zuen atzo Radio Euskadiri eskaini zion elkarrizketan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Donostia argazkiak Eusko Jaurlaritza Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Osasun albisteak Donostia Ospitalea Lan gatazkak gaur