Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: bilkura Donostian; krisiaren aurkako neurri sorta, eta urteko azken gobernu-bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Donostia, igandean. Argazkia: EFE
Donostia, igandean.
Donostia, igandean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Elkarretaratzea Donostian: Lukas Agirren 24 urteko hernaniarraren hilketa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Donostiako Alderdi Ederren. Bien bitartean, hilketagatik atxilotutakoak komisaldegian jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.

- Krisiaren kontrako neurri sorta berria: Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur, asteartea, onartuko du Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko hirugarren laguntza sorta.

- Urteko azken gobernu-bilera:  Eusko Jaurlaritzak urteko azken gobernu-bilera egingo du, gaur, Lehendakaritzan. Ondoren, asteartero bezala, Bingen Zupiria Jaurlaritzaren eledunak agerraldia egingo du, bileran landutako gaien berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Donostiako informazioa Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Krimenak azken ordukoa