Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Donostiako hilketa, Osakidetzako krisia eta sexu abusuak Bermeon

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Donostia, atzo. Argazkia: EITB Media
Donostia, atzo
Donostia, atzo. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Donostiako hilketa: Hiru lagun atxilotu dituzte Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Donostian, 24 urteko gizon hernaniar baten hilketan zerikusia dutelakoan. Seguruenez, gaur eramango dituzte hiru atxilotuak epailearen aurrera deklaratzera.

- Osakidetzako krisia: Donostia Ospitaleko zerbitzuburuek protestei berrekingo diete gaur, zuzendari berriarekin, Agustin Aguirrerekin, liskar bat izan ondoren.

- Elkarretaratzea Bermeon: 19:30ean elkarretaratzea egingo dute Bermeon, duela 40 urte Bermeoko Jose Done ikastetxean bertako zuzendariak hainbat umeri egin zizkien sexu abusuak salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Osakidetza Donostiako informazioa Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa eta abusuak