Gizartea -

Gabonetako loteria

Bosgarren sari batek, 38454ak, zortea banatu du Santurtzin, Portugaleten eta Donostian

Santurtzin, Vapor Habana kaleko 9. zenbakiko bulegoan saldu da; Portugaleten, Carlos VII.a kaleko 17. zenbakian; eta, Donostian, zenbaki horren serie bakarra, Narrika kaleko 21. zenbakiko administrazioan.

38454 zenbakiaren zati txiki bat saldu da Santurtzin, Portugaleten eta Donostian
38454 zenbakiaren zati txiki bat saldu da Santurtzin, Portugaleten eta Donostian
38454 zenbakiaren zati txiki bat saldu da Santurtzin, Portugaleten eta Donostian

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022ko Gabonetako Loteriaren bosgarren saria, 38554a, Santurtzira, Portugaletera eta Donostiara etorri da, 1,3 milioi euro banatuta.

Santurtzin, Vapor Habana kaleko 9. zenbakiko bulegoan saldu da, 20 serie baitzituzten, hau da, 1,2 milioi euro saritan, guztia saldu bada.

Portugaleten, Carlos VII.a kaleko 17. zenbakian erori da, hirurogei mila euroko serie batekin.

Amaitzeko, Donostiako Narrika kaleko 21. zenbakiko bulegoan zenbaki horren serie bat banatu da; hirurogei mila euro saritan.

Jarraitu zuzenean, minutuz minutu, Gabonetako loteriaren zozketaren inguruko xehetasun guztiak eitb.eus-en.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria nazionala Donostia Portugalete albisteak Santurtzi argazkiak Bizkaia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Loteria