Gizartea -
Gabonetako loteria
04074 izan da bigarren saria, eta zati bat Bilbon eta Mungian saldu dute
Hain zuzen, Bilboko administrazio batean, Ledesma kaleko 16.ean, 45 serie zituzten, eta beste hainbeste Mungiako beste batean, Lauaxeta Olerkari kalean, 7.ean. Denak saldu badituzte, 56 milioi euro izango lirateke bakoitzean.
EITB MEDIA
04074 izan da bigarren saria Gabonetako loterian, eta zati bat Bilbon eta Mungian saldu dute. Hain zuzen, Bilboko administrazio batean, Ledesma kaleko 16.ean, 45 serie zituzten, eta beste hainbeste, Mungiako beste batean, Lauaxeta Olerkari kalean, 7.ean. Denak saldu badituzte, 56 milioi euro izango lirateke bakoitzean.
Bilbon, Maribel Pecharroman da Ledesma kaleko 16. administrazioko arduraduna, 49. administrazioa da. Esan duenez, ez dakit zehazki zenbat saldu dituen azkenean: "Zaila izan da saltzeko, dezimoak itzuli ditugu". Azaldu duenez, asteazken arratsaldeko azken ordura arte izan ditu zenbaki horretako dezimoak leihatilan eskegita.
Ledesma kaleko administrazioa, Bilbon. Argazkia: EFE.
"Saltzeko zaila izan da zenbaki hori, baina atzo jendea animatu zen, eta leihatilan erosi zuen; dezimoak itzuli ditugu, ez dakigu zenbat", esan du.
2018an, Gabonetako loteriako sari potoloa saldu zuten, eta 62 milioi euro banatu zituzten, ekarri du gogora Pecharromanek.
Mungian, saria izan duten dezimoak Lauaxeta Olerkari kaleko 7.enean dagoen administrazioan saldu dituzte, eta Uri tabernako bezeroek jaso dute saria.