Gizartea -
Gabonetako desfileak
Olentzerok eta Mari Domingik Iruñeko desfilea egingo dute hiru urteko etenaldiaren ondoren
Desfilea abenduaren 24an izango da 18:00etan. Iturralde Suit kaletik abiatuko dira, eta, 19:20 aldera, udaletxearen plazan amaituko dute.
Larunbatean, Olentzero eta Mari Domingi Iruñeko kaleetara itzuliko dira hiru urteko etenaldia eta gero. Azken desfilea 2019ko Gabonetan egin zen, eta urte horretan izan zuen ibilbidea berreskuratuko da.
Arratsaldeko seietan abiatuko dira Iturralde Suit kaleko Arte eta Lanbide Eskolatik, eta Nafarroako hiriburuko kaleak alaitu ostean, 19:20 aldera, udaletxearen plazan amaituko dute. Bertan, Enrique Mayak, Iruñeko alkateak, bikoteari zapi bana jarriko dio, Maider Ardanaz eta Maite Ruiz de Larramendi pilotarien laguntzarekin.
Desfileak, guztira, 2 kilometro eta erdi pasatxo izango ditu, eta bertan sei gurdi eta 150 bat animalia izango dira. Gainera, 760 lagunek hartuko dute parte.