Gizartea -

Umeen Gabonetako Parkea

Pabiloi bat gehiago eta kirol jarduerak izango dira protagonista Umeen Gabonetako Parkearen itzuleran, BECen

Bi urteko etenaldiaren ostean, Umeen Gabonetako Parkea BECera itzuliko da. Abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra, familiek bizikidetza eta errespetua oinarritzat dituzten ekintzak egiteko aukera izango dute.

Argazkia: BEC
Argazkia: BEC
Argazkia: BEC

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urteko etenaldiaren ondoren, Umeen Gabonetako Parkea Bilbao Exhibition Centerrera itzuliko da larunbatetik, hilaren 17tik, urtarrilaren 8arte. Oraingoan, hiru pabiloi izango dira, besteetan baino bat gehiago.

BECek jakinarazi duenez, ekitaldi honek elkartasuna, gizalegea, iraunkortasuna, berdintasuna, familia eta bizitza osasuntsua aldarrikatzeko tailerrak eta jarduerak izango ditu, euskara oinarritzat hartuta.

Aurten, BECek azpimarratu duenez, kirolak "berebiziko garrantzia" izango du, eta pabiloi bat egongo da, 1. pabiloia, kirol jarduerak eskainiko dituena eta helburu duena "bizimodu aktibo eta osasungarria bultzatzea" eta sedentarismoaren aurka egitea.

Gainera, beste pabiloi batean, 2. pabiloian, ekitaldiarekin elkarlanean aritzen diren erakundeak eta enpresak egongo dira, ikasteko formula gisa, dibertsioaren aldeko apustua eginez.

Falta den pabiloian, 5. pabiloian, atrakzioak eta barrakak egongo dira, bertaratzen direnak horietan ondo pasa dezaten.

Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saileko kontseilariak, azpimarratu du oso garrantzitsua dela adin txikitatik lan egitea "bizikidetzaren, errespetuaren eta berdintasunaren balioak" irakasteko.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak ere hartu du parte edizio honetan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta beste erakunde eta enpresa batzuekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo EAE albisteak Bilbao Exhibition Centre Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak