Gizartea -

Krisia Osakidetzan

Osakidetzak prozesu parte-hartzaile batekin zehaztuko du zerbitzua non eta nola eskaini, Zupiriaren esanetan

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, Osakidetzaren etorkizunari buruzko prozesu honetan osasun-sistema publikoko 100 profesionalek baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da.

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailea
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailea
Osakidetzari buruzko gogoetan 100 profesionalek baino gehiagok parte hartuko dutela uste du Jaurlaritzak

0:26

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak esan du beharrezkoa dela Osakidetzak gogoeta estretegiko bat egitea eta "hor finkatzea zeintzuk diren erakundeak eskainiko dituen zerbitzuak, non eta nola eskainiko dituen, eta zer nolako inbertsioak egin beharko diren" horri erantzuteko, eta argitu du gogoeta estrategiko horrek dinamika parte hartzailea duela: "100 bat profesionalen esku hartzea izango da prozesu horretan", azaldu du.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Zupiriak adierazi du "bide horretan ezarrita dagoela Osakidetzaren eta bere profesionalen arteko harremana", eta uste du azken asteotan izan diren protestek "Osakidetzaren erakundearen barruan ere izango dutela harreman-bidea"; izan ere, "ez da Donostialdeko ESIri edo Donostia Ospitaleari soilik eragiten dion egoera bat, baizik eta Osakidetza osoari eragiten diona".

Donostialdeko ESIan izaten ari den krisiaren aurrean Iñigo Urkullu lehendakariak zalantzan jarri du ospitale eta erakunde sanitario integratu guztietan "zerbitzu guztiak" izatea posible ote den. Gaineratu duenez, Osakidetza erakunde bakarra da, eta sarean lan egin behar du herritarrei eskainitako zaintza eta arreta ahalik eta onenak iza.

Hitzon aurrean, Adolfo Lopez de Munain Donostia Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko buruak Donostia Ospital aurrean goizean egin duten protestaren ondotik adierazi du lehendakariak esandako zenbait konturekin ados dagoela eta gaineratu du egungo giroa elkarrizketarako mesedegarria dela, eta hori "positiboa" dela.

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek eta langileek ostiralera arte elkarretaratzeak bertan behera uztea erabaki dezaketela ikusita, Zupiriak berretsi du "administrazioaren funtzionamenduan, Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa-mahaiaren alde egin duela beti, elkarrizketa eraikitzailearen alde eta akordioetara iristeko borondatearen alde".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Osakidetza Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostia Ospitalea Lan gatazkak