Gizartea -
Ez dute kudeaketa aldatuko
Garitano: 'Aurkeztutako estrategia ez da diputatu baten burutazioa'
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak oposizioko alderdiek edukiez eztabaidatzeari beldur diotela eta Aldundiak hondakinen auziari konponbidea topatzeko konpromisoa bete duela esan du.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak duen hondakinak kudeatzeko estrategiak foru gobernu osoaren mandatuari jarraitzen diola berretsi du Martin Garitano ahaldun nagusiak, prentsaren aurrean irakurri duen adierazpenean. Duela urtebete, hauteskunde kanpainan, hondakinen auziari konponbidea emango ziola gogoratu du Garitanok, eta "Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromiso hori bere egin du".
"Estrategia berri honi esker, hondakinen kudeaketaren arazoari modu eraginkor batez egin dio aurre Gipuzkoak. Europako Batasunaren jarraibideekin bat, estrategia iraunkorra aurkeztu dugu", nabarmendu du.
Estrategiaren oinarrian, hondakinen kudeaketako hierarkiaren lehen hiru printzipioak daudela esan du Garitanok, hau da, murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea. "Hau da gure estrategia. Ez dugu erraustuko, ez dugu zaborretara botako birzikla daitekeen ezer, konposta daitekeen ezer. Hori da konponbidea. Hori da etorkizuna. Gobernu honek, beraz, hitz emandakoa bete du, arduraz jokatu du", gaineratu du.
Horren aurrean, oposizioak "beste edonon ulergaitza den jarrera" hartu duela kritikatu du: "Kudeaketa alorrean zentzuzko konponbide bat aurkezteagatik, Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatua kentzeko ekimenak han-hemenka iragartzen ari dira, elkarren aurkako hauteskunde kutsuaz. Zergatik, eta gobernu honen mandatua zintzo betetzeagatik".
"Garapen dokumentua aurkeztu orduko, korrika eta presaka, urduri, edukiak sakon aztertu gabe, Juan Karlos Alduntzinen burua eskatzen ari ziren hedabideetan. Oposizioko alderdien beldurra agerian gelditu da. Beldurra diote edukiez eztabaidatzeari. Estrategian planteatutakoekin desadostasuna izatea zilegi da, baina oposizioak ez du edukia eztabaidatu nahi izan. Alderdi batek, esaterako, uko egin dio Europako adituen azalpenak entzuteari. Beldur dira adostasunetara iristeko", ziurtatu du.
"Gustatu ala ez gustatu, Gipuzkoako Foru Aldundiak eutsi egiten dio orain arte egindakoari, guzti-guztiari, hondakinen kudeaketa barne. Aurkeztutako estrategia ez da diputatu baten burutazioa, gobernu honen mandatuz egindako lana baizik. Hondakinen estrategia gustuko ez dutenek jakin bezate gobernuak ez duela bere jarduna aldatzeko asmorik. Gobernu hau osatzen dugun andre-gizonok talde bat gara, ontzi berean gaude, leku berera goaz arraunean: Gipuzkoa zero zaborren norabidean jartzera, alegia", adierazi du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak duen hondakinak kudeatzeko estrategiak foru gobernu osoaren mandatuari jarraitzen diola berretsi du Martin Garitano ahaldun nagusiak, prentsaren aurrean irakurri duen adierazpenean. Duela urtebete, hauteskunde kanpainan, hondakinen auziari konponbidea emango ziola gogoratu du Garitanok, eta "Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromiso hori bere egin du"."Estrategia berri honi esker, hondakinen kudeaketaren arazoari modu eraginkor batez egin dio aurre Gipuzkoak. Europako Batasunaren jarraibideekin bat, estrategia iraunkorra aurkeztu dugu", nabarmendu du.Estrategiaren oinarrian, hondakinen kudeaketako hierarkiaren lehen hiru printzipioak daudela esan du Garitanok, hau da, murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea. "Hau da gure estrategia. Ez dugu erraustuko, ez dugu zaborretara botako birzikla daitekeen ezer, konposta daitekeen ezer. Hori da konponbidea. Hori da etorkizuna. Gobernu honek, beraz, hitz emandakoa bete du, arduraz jokatu du", gaineratu du.Horren aurrean, oposizioak "beste edonon ulergaitza den jarrera" hartu duela kritikatu du: "Kudeaketa alorrean zentzuzko konponbide bat aurkezteagatik, Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatua kentzeko ekimenak han-hemenka iragartzen ari dira, elkarren aurkako hauteskunde kutsuaz. Zergatik, eta gobernu honen mandatua zintzo betetzeagatik"."Garapen dokumentua aurkeztu orduko, korrika eta presaka, urduri, edukiak sakon aztertu gabe, Juan Karlos Alduntzinen burua eskatzen ari ziren hedabideetan. Oposizioko alderdien beldurra agerian gelditu da. Beldurra diote edukiez eztabaidatzeari. Estrategian planteatutakoekin desadostasuna izatea zilegi da, baina oposizioak ez du edukia eztabaidatu nahi izan. Alderdi batek, esaterako, uko egin dio Europako adituen azalpenak entzuteari. Beldur dira adostasunetara iristeko", ziurtatu du."Gustatu ala ez gustatu, Gipuzkoako Foru Aldundiak eutsi egiten dio orain arte egindakoari, guzti-guztiari, hondakinen kudeaketa barne. Aurkeztutako estrategia ez da diputatu baten burutazioa, gobernu honen mandatuz egindako lana baizik. Hondakinen estrategia gustuko ez dutenek jakin bezate gobernuak ez duela bere jarduna aldatzeko asmorik. Gobernu hau osatzen dugun andre-gizonok talde bat gara, ontzi berean gaude, leku berera goaz arraunean: Gipuzkoa zero zaborren norabidean jartzera, alegia", adierazi du.