Gizartea -

bizkaia

Gernika-Lumok emakume baserritarra omenduko du eskultura batekin

Merkatuko salmenta postuan aritzen zen baserriko emakumearen figuraren omenez, abendu honetan eskultura ipiniko dute Domingo Alegria Plazan.

Emakume baserritarra omentzen duen eskultura. Argazkia: EITB Media
Emakume baserritarra omentzen duen eskultura. Argazkia: EITB Media
Emakume baserritarra omentzen duen eskultura. Argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernika-Lumoko Udalak eskultura bat ezarri du emakume baserritarra omentzeko, emakume horiek baitira tradizioz merkatura joaten zirenak eta oraindik ere joaten direnak.

Herriko astelehenetako plazako salmahaietan zeuden emakumeen irudiaren adierazle da figura. Postuetako baten parean ipiniko dute, barazki eta fruta zaku eta saskiekin; balantza eta deskantsurako aulkia barne.

'Emakume Baserritarra', hala izendatuko baitute eskultura, brontzezkoa izango da, eta sei metro karratuko azalera gaituko dute hori instalatzeko. Domingo Alegria Plazan egongo da ikusgai, abendu honetatik aurrera.

Oso aspaldikoak dira Gernika-Lumoko azokak, eta 1366ko Hiri Gutun batean ageri dira jasota. Bertan adierazi zenez, herri honek bakarrik izango zuen asteroko azoka, eta hark bakarrik antolatu ahal izango zituen nekazaritza eta abeltzaintza azokak.

Baserriko emakumeak hartu izan du betidanik merkatuko salmenta postuaren ardura. Hori dela eta, horren figuraren omenez, Plazako sarbide nagusiaren parean ezarriko dute eskultura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Gernika-Lumo albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak