Gizartea -

ITZULERA OPERAZIOA

Armiñonen zein Iparraldeko eta Kantabriako mugetan arreta eskatu du Trafiko zuzendaritzak, zubia amaitzean

10 eguneko makro zubian, 400.000 joan-etorri aurreikusi ditu Eusko Jaurlaritzak A-8an, Kantabriako noranzkoan; 240.000, AP-8 autobidean Iparralderantz, eta 255.000, Armiñongo lotunean.

A-8 errepidean Bizkaia eta Kantabriako mugan. Artxiboko argazkia: EFE
A-8 errepidean Bizkaia eta Kantabriako mugan. Artxiboko argazkia: EFE
A-8 errepidean Bizkaia eta Kantabriako mugan. Artxiboko argazkia: EFE

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduko zubia amaitzear den honetan, Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak zuhur gidatzeko eskatu du datozen orduetan.

Ohikoa denez, trafiko bolumen handia espero da euskal errepideetan, Kantabria, Iparralde, Burgos eta Madril aldera, bereziki. Armiñongo lotunean (lehengo AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan), AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriako mugan espero dira auto-ilara handienak.

Azken puntu horretan, Kantabriako mugan, gerta daitezkeen istripuen edo matxuren eragina murrizteko asmoz, garabi zerbitzu hitzartua jarri du Eusko Jaurlaritzak Uriosten (Suhiltzaileetarako sarbideko biribilgunean) eta El Hayan (Cobarongo lotunean).

Zehazki, 400.000 joan-etorri aurreikusi zituen Trafiko zuzendaritzak 10 egun hauetarako A-8an, Kantabriako noranzkoan; 240.000, AP-8 autobidean Iparralderantz, eta 255.000, Armiñongo lotunean.

Bidaiatu aurretik errepideen egoerari eta eguraldiaren iragarpenari buruzko informazioa eskuratzea gomendatzen du Eusko Jaurlaritzak, eta atsedenaldiak egitea gutxienez bi orduz behin edo 200 kilometroz behin.

Trafikoari buruzko informazioa trafikoa.euskadi.eus webgunean, @trafikoaEJGVren Twitter kontuan eta 011 telefonoaren bidez eskura daiteke eta eguraldiaren iragarpena euskalmet.euskadi.eus-en kontsulta daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur Kantabria gaur Oporrak azken ordukoa Errepideko istripuetan zauritutakoak AP-1 autobidea