Gizartea -

KRISIA OSAKIDETZAN

Goia alkateak Donostialdeko ESIaren krisian eskuhar dezala eskatu du Elkarrekin Podemosek

Elkarrekin Donostiak premiazko interpelazioa aurkeztu du "alkateak Donostialdeko ESIaren krisi larria konpontzen laguntzeko Udalak hartuko dituen neurriak argitu ditzan".

Eneko Goia Donostiako alkatea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Eneko Goia Donostiako alkatea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Eneko Goia Donostiako alkatea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeko ESIaren krisia konpontzen laguntzeko zer egiteko prest dagoen azaltzeko eskatu dio Elkarrekin Donostiak Eneko Goia Donostiako alkateari, eta Osakidetzak hartutako erabakiak gaitzetsi dituzten osasun-profesionalekin bildu ez izana kritikatu du.

Komunikabideetara igorritako ohar batean azaldu duenez, Elkarrekin Donostiak premiazko interpelazioa aurkeztu du Eneko Goia alkateak Donostialdeko ESIaren krisi larria konpontzen laguntzeko Udalak hartuko dituen neurriak argitu ditzan. Izan ere, "ezinezkoa da hain gertaera larriek donostiarrek jasotzen dituzten osasun-zerbitzuetan eragin negatiborik ez izatea" dio oharrak.

Aitzole Araneta udal alderdiko bozeramaileak gogor kritikatu du krisia lehertu zenetik udal gobernuak bilerarik egin ez izana mobilizazioetan murgildu diren zerbitzuburuekin.

"Alkateak prentsan adierazi du kezkatuta dagoela Donostia Ospitaleak erreferente izateari utz diezaiokeelako, eta elkarrizketarako bideak irekitzearen alde dagoela. Zeintzuk dira, hiri honetako arduradun publiko gorena denez, bultzatu nahi dituen bide horiek? Hiri honetako zerbitzu medikoen kalitateari hain zuzenean eragiten dion egoera hau konpontzen saiatzeko hurbilketa motaren bat hasi al du?" galdetu du Aranetak.

Elkarrekin Donostiaren ustez, "krisi larri honi lehen mailako arretaren egoera larri kezkagarria gehitu behar zaio". Hala, egoera "jasanezina" dela salatu dute eta "neurri egokiak hartu behar direla aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Osakidetza Donostia Gipuzkoa Eneko Goia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Donostia Ospitalea