Gizartea -
EZBEHARRAK
Bi gazte atera dituzte Aturri ibaitik Baionan, horietako bat larri
25 urteko gaztea bihotz-biriketako geldialdian eraman zuten Baionako ospitalera, eta 24 urteko beste bat hipotermiak jota.
EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Bi gazte erreskatatu dituzte bart suhiltzaileek Aturri ibaian, Baionan, eta horietako bat larri eraman dute ospitalera.
Ostiral gauean, 22:00ak aldera, deia jaso zuten Angeluko suhiltzaileek 25 urteko gizon bat erori Aturri ibaira erori zela, Baionan, jakinaraziz. San Izpiritu zubitik erori zen, antza denez, eta harkaitzen kontra aurkitu zuten, bihotz-biriketako geldialdian. Suspertzea lortu eta larri eraman zuten Baionako ospitalera SMURekp anbulantzia medikalizatu batean.
Egun berean, beste pertsona bat ere atera zuten ibaitik suhiltzaileek. 24 urteko gaztea kasu honetan. Hipotermiak jota erreskatatu zuten eta ospitalera eraman zuten osasun arreta jaso zezan.
Ikerketa zabalik dago baina ez da zabaldu zer nolatan gertatu ziren bi ezbeharrak.