Gizartea -
Trafikoa
Bi pertsona zauritu dira A-8an, Barakaldon, izandako istripu batean eta ilara luzeak sortu dira
Kamioi baten eta bi autoren arteko talkaren ondorioz, pilaketak sortu dira Kantabriarako noranzkoan, eta N-637raino (Txorierriko igarobidea) iritsi dira. 10:10erako auto ilarak gutxitu dira.
Agencias | EITB Media
Bi pertsona zauritu dira gaur, hilaren 9an, A-8an, Barakaldo parean (Bizkaia) gertatutako istripu batean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioi batek eta bi autok talka egin dute, Kantabriarako noranzkoan. Trafikoren esnetan, istripua
Ezbeharra 7:49an gertatu da, eta auto ilara luzeak sortu dira A-8an; Gurutzetan eta Arrontegi zubian, Kantabriako noranzkoan. 10:10erako pilaketak gutxitu egin dira.
Larrialdietako taldeak bertaratu dira bidea oztopatzen duten ibilgailuak kentzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea