Gizartea -
Transporte
Donostian lur hartu behar zuten bi hegazkin Bilbora bideratu dituzte
Andaluziatik zetozen Volotea konpainiako bi hegaldi Loiun lurreratu behar izan dira, lainoagatik.
M. D. | EITB Media
Donostiako Aireportura zihoazen bi hegazkin Bilbokora bideratu dituzte asteazken arratsaldean, lainoaren ondorioz.
Hegaldiak, biak Volotea konpainiarenak, Malagatik eta Sevillatik zetozen, eta Hondarribian lurreratu behar ziren 18:10ean eta 18:45ean, hurrenez hurren. Hala ere, behe-lainoaren ondorioz, Loiura desbideratu behar izan dituzte, eta han lur hartu dute azkenean.
Gipuzkoako aireportuan ez dago beste iritsierarik programatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea