Gizartea -

IRUÑEA

Nafarroako Justizia Jauregia jendez hustu dute pakete susmagarri batengatik

Alarma faltsua izan dela egiaztatu ondoren, 10:15 aldera, egoera normaltasunera itzuli da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian.

Nafarroako Justizia Jauregia. Argazkia: EITB Media
Nafarroako Justizia Jauregia
Nafarroako Justizia Jauregia. Argazkia: EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pakete susmagarri batek alarma guztiak piztu ditu gaur goizean Iruñean eta, ondorioz, Nafarroako Justizia Jauregia jendez hustu dute. Lehen unean, susmoa eragin duen paketea isolatu eta eraikina kanpotik hesitu dute.

Espainiako Poliziako TEDAX eta Foruzaingoko artezilariak ere gerturatu dira balizko lehergaiak topatzeko.

Postaz iritsi den paketea aztertu ondoren, arriskurik ez dagoela egiaztatu dute.

Ordubete ingururen ostean, 10:15 aldera, egoera normaltasunera itzuli da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, eta lanera bueltatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Foru Polizia Nafarroako Auzitegi Nagusia gaur