Gizartea -

Azterketak

Hezkuntza Ministerioak urtebete atzeratuko du unibertsitatean sartzeko proba berria

Batzorde teknikoa bildu ondoren, 15 erkidegok eredu berria ezartzeko epea urtebetez luzatzea eskatu dute.

Unibertsitatean sartzeko hautaprobak. Artxiboko argazkia: EFE
Unibertsitatean sartzeko hautaprobak. Artxiboko argazkia: EFE
Unibertsitatean sartzeko hautaprobak. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak urtebetez atzeratuko du unibertsitatera sartzeko ebaluazio proba berria, "ahalik eta adostasun handiena lortzeko", Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.

Batzorde teknikoak egindako bileraren ondoren, 15 erkidegok, Madrilek eta Gaztela eta Leonek izan ezik, eredu berria ezartzeko epea urtebetez luzatzea eskatu dute.

Ahalik eta adostasun handiena lortzeko asmoz, Ministerioak eredu berriaren ezarpenari denbora gehiago ematea erabaki du, eta, beraz, 2028ko ekainean erabat ezarrita egongo litzateke proba osoa, 2027an ezarri beharrean.

Atzerapen hori ofiziala egitea aurreikusten da hurrengo Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean.

Proba berriaren hasierako proposamena joan den uztailean aurkeztu zuen Pilar Alegria ministroak. Aurreikusita zegoen, ofizialki, ebaluazio berriaren aldaketak 2024ko ekainean pixkanaka sartzen hastea.

Gainera, Ministerioak datorren urteko apirila eta ekaina bitartean unibertsitatera sartzeko proba pilotu bat egitea pentsatuta zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hezkuntza legea Espainiako Gobernua Espainia Deustuko Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa Mondragon Unibertsitatea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza