Gizartea -

IRTEERA OPERAZIOA

Jaurlaritzak 895.000 joan-etorri aurreikusten ditu abenduko zubi luzean, eta zuhurtzia eskatu du errepideetan

Bereziki, arretaz gidatzea gomendatzen da puntu hauetan: Armiñongo lotunean, AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriako mugan.

A-8 errepidean Bizkaia eta Kantabriako mugan. Artxiboko argazkia: EFE
A-8 errepidean Bizkaia eta Kantabriako mugan. Artxiboko argazkia: EFE
A-8 errepidean Bizkaia eta Kantabriako mugan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 eguneko zubi luzea hasiko da gaur Hego Euskal Herriko herritar askorentzat. Eusko Jaurlaritzak pertsonen mugikortasuna nabarmen haztea aurreikusten du, izan ere, 895.000 joan-etorri espero ditu errepideetan. Ohi bezala, trafiko bolumen handia izan daiteke bereziki Kantabria, Iparralde, Burgos eta Madril aldera. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak arretaz gidatzea gomendatzen du, batez ere, Armiñongo lotunean (lehengo AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan), AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriako mugan.

Zehazki, 400.000 joan-etorri aurreikusten dira A-8an, Kantabriako noranzkoan; 240.000, AP-8 autobidean Iparralderantz, eta 255.000, Armiñongo lotunean.

Datuek erakusten duten bezala, Kantabriako muga da joan-etorri gehien pilatzen duen gunea. Ondorioz, eremuan istripuak edo matxurak gertatzen badira ere, zirkulazioa arina izan dadin bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak garabi zerbitzu hitzartu bat eskainiko du Uriosten (Suhiltzaileetarako sarbideko biribilgunean) eta El Hayan (Cobarongo lotunean).

Sonia Diaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak prentsaurrekoa eskaini du Durangon irteera operazioari buruzko xehetasunak emateko.

Trafikoko zuzendariak zuhurtzia areagotzeko eta arduratsuak izateko deia egin du istripuak saihesteko. "Aurten, orain arte, 43 pertsona hil dira Euskadiko errepide sarean. Helburua da zifra horrek ez gora egitea", azpimarratu du. 

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen du bidaian irten aurretik errepideen egoerari eta eguraldiaren iragarpenari buruzko informazioa eskuratzea, eta atsedenaldiak egitea gutxienez bi orduz behin edo 200 kilometroz behin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Kantabria gaur Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak A8 autobidea gaur Oporrak azken ordukoa Errepideko istripuetan zauritutakoak