Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Euskaraldiaren balorazioa, Euskadiko BPGa eta azaroko langabezia datuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Euskaraldia. Artxiboko argazkia: EITB Media
Euskaraldia
Euskaraldia. Artxiboko argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskaraldiaren balorazioa: Gaur amaituko da euskararen erabilerari bultzada emateko azaroaren 18an Euskal Herrian abiatutako kanpaina. Antolatzaileek lehen balorazioa egingo dute 10:00etan Gasteizko Artium museoan hasiko den prentsaurrekoan.

- Euskadiko Barne Produktu Gordina: Eustat Euskal Estatistika Institutuak euskal ekonomiaren hirugarren hiruhilekoko hazkunde datuak argitaratuko ditu gaur goizean.

- Azaroko langabezia datuak: Gaur ezagutuko dira langabeziari eta Gizarte Segurantzako afiliazioari buruzko azaroko datuak. Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak langabezia datuen balorazioa egingo du 09:30ean, Lehendakaritzan. Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen kontseilariak, bere aldetik, 10:30ean egingo du agerraldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Langabezia Euskal Herrian Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Euskaraldia BPGd Euskadi