Gizartea -
Istripua
86 urteko Portugaleteko bizilagun bat hil da Kantabrian, A-8an, ibilgailua iraulita
Anero parean gertatu da, Ribamontan al Monte udalerrian, 13:50ean. Gizona bakarrik zihoan, eta bere ibilgailua bidetik irten da, irauli aurretik.
EITB MEDIA
86 urteko Portugaleteko bizilagun bat hil da, asteazkenean, zirkulazio istripuan, Kantabrian, A-8 autobian, Anero parean, Ribamontan al Monte udalerrian.
Ezbeharra 13:50ean gertatu da, autobiako 189,5 kilometroan, Santanderrerako noranzkoan. Bertan, gizona gidatzen ari zen ibilgailua (bakarrik zihoan) bidetik irten da, eta irauli egin da.
Trafikoko Guardia Zibileko agenteak bertaratu dira, bai eta 112koak eta 061eko osasun langileak ere, baina gizonaren heriotza baieztatu ahal izan dute, hori besterik ez. Hala eman du jakitera Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak.