Gizartea -

polizia operazioa bizkaian

Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon, jihadismoa doktrinatzea egotzita

Auzitegi Nazionalak agindutako operazioan, Espainiar Estatuan bizitzeko baimenik ez zuen gizon marokoar bat atxilotu dute Espainiako Poliziako agenteek.

Espainiako Poliziaren agenteak, gaur operazioan. Argazkia: EITB Media
Espainiako Poliziaren agenteak, gaur operazioan.
Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon, doktrinamendu jihadista egotzita

0:43

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Gernika-Lumon (Bizkaia), jihadismoa doktrinatzea egotzita, ikerketaren iturriek baieztatu dutenez.

Auzitegi Nazionalak agindutako operazioan, Espainiar Estatuan bizitzeko baimenik ez zuen gizon marokoar bat atxilotu dute agenteek.

Bizkaiko udalerriko Errenteria auzoan, zehazki, Errekazar kaleko 3. zenbakian, ari dira egiten operazioa. Antza, etxebizitza bat miatu dute agenteek, eta hainbat gauza atera dituzte zenbait kutxa eta maletatan.

Bizilagunek EITB Mediako kazetariei jakinarazi dietenez, aspaldi bizi zen atxilotutako gizona auzoan.

Operazioa zabalik dago oraindik, eta Madrilgo Informazio Unitate Nagusiari dagokio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Delituak argazkiak Gernika-Lumo argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea