Saretzen -

Saretzen

Jaiotzarik gabekoak, biztanleria biderkatutakoak… 20 urteko joerak utzitakoak

Hogei urtek askotarako ematen dute, eta, horren emaitza dugu lau lurraldeotako hainbat herriren kasua. Hala, Eustatek eta Nastatek emandako datuak arakatuta, ikus dezakegu azken bi hamarkadetan hainbat udalerrik biztanleria sei aldiz biderkatu dutela, edota jaiotzarik izan ez dutela, besteak beste.

Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biztanleria areagotzeak udalerri askoren egitura bera egokitzea eragin du. Hala, Hego Euskal Herri osoan zehar ikus daiteke zelan aldatu diren udalerriak 20 urteotan. Badira zabaldu direnak, inguruko lursailetan hainbat etxebizitza eraiki dituztenak; baita azpiegiturak bota, egokitu eta moldatu dituztenak ere.

Zerotik hasita, auzo osoak eraiki dituzten udalerriak topa daitezke, baita industriagune handiak sortu dituztenak ere. Hona hemen fenomeno horiek guztiak pairatu dituzten hainbat adibide.

Horrez gainera, badira bi hamarkadotan aldaketa nabarmenak izan ez dituzten herriguneak, izan biztanleria areagotu ez dutelako, izan urtez urte auzokideak galdu dituztelako. Azken horien artean, badira lau udalerri jaiotzarik izan ez dutenak, den-denak Nafarroan, horrela banatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Datu-kazetaritza