Gizartea -
Gabonak
Olentzeroren eta Mari Domingiren etxeak prest, Euskal Herriko umeak hartzeko
Gabonetako opariak eskatzeko euren gutunak idazten dabiltza egunotan Euskal Herriko haurrak. Nora eta noiz jo behar dute Mari Domingirekin eta Olentzerorekin elkartzeko? Hona hemen Euskal Herriko gure bi pertsonaia maitatuenetarikoen etxeak bisitatzeko informazio praktikoa.
T.S.J. | EITB MEDIA
Gabonetarako hilabete baino gutxiago falta denean, opari kutunenak eskatzeko Olentzerori eta Mari Domingiri idatzitako gutunak prest dituzte Euskal Herriko milaka umek. Eskutitz horiek guztiak jasotzeko helburuz, Euskal Herriko bi pertsonaia maitatuenetarikoek euskal lurraldeetan dituzten euren etxeak atondu dituzte haur horiek hartzeko.
Hona hemen Mari Domingiren eta Olentzeroren etxe horiek bisitatzeko informazio praktikoa, hala nola, helbidea, txartelen salmenta, ordutegiak eta irudiak:
IZENADUBA BASOA (Mungia, Bizkaia)
NOIZ ARTE: Abenduak 30era bitartean
PREZIOAK: 9,80 euro helduak / 8 euro haurrak (0-2 urte bitartekoek, doan) eta familia ugariak, pentsiodunak eta aniztasun funtzionala dutenak
ORDUTEGIAK: Egunaren araberakoak eta lekuak bete ahala
TXARTELAK EROSTEKO, KLIKATU HEMEN
MARI DOMINGIREN ERREPUBLIKA MAGIKOA (Añarte Baserria, Errenteria, Gipuzkoa)
NOIZ ARTE: Abenduak 18ra bitartean
PREZIOAK: 8 euro helduak eta bi urte edo gehiagoko haurrak
ORDUTEGIAK: Egunaren araberakoak eta lekuak bete ahala
TXARTELAK EROSTEKO, KLIKATU HEMEN
LENBUR BURDIN HARANA (Mirandaola Parkea, Legazpi, Gipuzkoa)
NOIZ ARTE: Abenduak 22ra bitartean
PREZIOAK: 7,50 euro helduak eta bi urte edo gehiagoko haurrak
ORDUTEGIAK: Egunaren araberakoak eta lekuak bete ahala
TXARTELAK EROSTEKO, KLIKATU HEMEN
MENDUKILOKO KOBAZULOA (Lekunberri, Nafarroa)
Abenduko asteburuetan Olentzero bisitatzeko aukera izango da, baina taldeak beteta daude dagoeneko. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.
TXARTELAK EROSTEKO, KLIKATU HEMEN (2023ko urrian izango dira berriro salgai)