Gizartea -

Ikastolak

"Hotsein!"ez aurkeztu diete 2023ko Nafarroa Oinez Sakanako herritarrei

“Sakana euskararen arnasgune” dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta “belaunaldiz belaunaldi jende anitzek egindako ahaleginari esker” ikastolak bizi-bizirik jarraitzen duela.

Nafarroa Oinezen aurkezpena Arbizun. Argazkia: Nafarroa Oinez
Nafarroa Oinezen aurkezpena Arbizun. Argazkia: Nafarroa Oinez
Nafarroa Oinezen aurkezpena Arbizun. Argazkia: Nafarroa Oinez

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxarri-Aranazko eta Arbizuko Andra Mari Ikastolak "Hotsein!" leloa izango duen 2023ko Nafarroa Oinez Sakanako jendarteari aurkeztu dio pasa den larunbat honetan.

Arbizuko kiroldegian egindako ekitaldian, festaren helburuak, leloa eta logotipoa aurkeztu dituzte, eta, bestetik, material berrien desfile jendetsu bat egin da, herritarren partehartzearekin.

Ekitaldia oso burrunbatsua izan dela azaldu dute antolatzaileek, "hots eginez" eta euskara lau haizeetara aldarrikatuz ospatu dutela aurkezpen festa. 

Hitza hartzen lehena Iñigo Orella Ikastolako zuzendaria izan da, eta esan du "balio izugarria duen zerbait daukagula Sakanaren bihotz-bihotzean: euskara bizia, anitza, eta aberatsa". Bestalde, Izaskun Errazkin Ikastolako lehendakariordeak gogora ekarri du Andra Mari Ikastola 1969an jaio zela 12 ikaslerekin, eta gaur egun 409 ikasle dituela, 247 familia, eta 56 langile. Errazkinek adierazi du "belaunaldiz belaunaldi jende anitzek egindako ahaleginari esker, hasieran sortzaileek landatu zuten zuhaitza gaur egun baso bat dela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Gaurko albisteak Nafarroan Nafarroa Oinez gaur Gizartea bideoak Gaurko titularrak Etxarri Aranatz albisteak Gaurko azken ordukoa