Gizartea -

Indarkeria matxista

EAEko eta Nafarroako erakundeek indarkeria matxista guztiak gaitzetsi dituzte hainbat elkarretaratzetan

Arratsaldean, eta mugimendu feministak deituta, manifestazioak izango dira hiriburuetan (19:00etan, Gasteizen, Bilbon eta Donostian; eta 20:00etan, Iruñean) eta Euskal Herriko herri ugaritan. Bihar, larunbata, Baionak (17:00) ere mobilizazio feminista hartuko du.

Indarkeria matxistaren kontrako bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren kontrako bilkura bat.
Indarkeria matxistaren kontrako bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A25aren eguna dela eta, EAEko eta Nafarroako erakundeek indarkeria matxista guztiak gaitzetsi dituzte hainbat elkarretaratzetan, arratsaldean egingo diren manifestazioen atarian.

Eusko Jaurlaritzako kideak Lehendakaritzan bildu dira goizean, Iñigo Urkullu lehendakari buru zutela. Han egon dira, horrez gain, Jaurlaritzako sailburuak, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria.

Iñigo Urkullu A25eko bilkuraren buru izan da Lehendakaritzaren egoitzan
Iñigo Urkullu A25eko bilkuraren buru izan da Lehendakaritzaren egoitzan
Iñigo Urkullu A25eko bilkuraren buru izan da Lehendakaritzaren egoitzan

0:42

Hain justu, elkarretaratzea baino lehen, eta ETBko "Egun On Euskadi" saioari eskainitako elkarrizketa batean Elgarrestak berak emakume helduek jasaten duten indarkeriaz ohartarazi du.

Elgarresta: ''Emakume helduen kasuan oso beharrezkoa izan da begirada propioa ematea''
Elgarresta: ''Emakume helduen kasuan oso beharrezkoa izan da begirada propioa ematea''
Elgarresta: ''Emakume helduen kasuan oso beharrezkoa izan da begirada propioa ematea''

01:10

Nafarroako Gobernuak, ostera, eguerdian egin du elkarretaratzea Iruñean, eta urte hasieran senarrak Tuteran hil zuen Sara Pina gogoratuko dute.

Manifestazioak, arratsaldean

"Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista!" lelopean, indarkeria matxistaren kontrako manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko bost hiriburutan, A25 egunaren harira.

Horrela, 19:00etan, Gasteizen, Bilbon eta Donostian; eta 20:00etan, Iruñean. Bihar, larunbata, Baionak (17:00) ere mobilizazio feminista hartuko du.

Indarkeria matxistaren biktima batzuk gertatutakoa jendaurrean kontatzen dute biktima berriei laguntzeko

1:41

Euskal Herriko Mugimendu Feministak salatu duenez, indarkeria matxistari dagokionez, egoera ez da aldatu azken urtean, eta "sistema heteropatriarkal kapitalistak" emakumeen bizitzak "kolpatzen" jarraitzen du.

Indarkeria matxistak har ditzakeen hamaika formaz ohartarazi dute, eta horien artean aipatu dituzte jai giroan jasandako erasoak, kontrol sozial "etengabea", beldurrean oinarritutako mezuak eta neurriak eta poliziaren presentzia "neurrigabea". Forma horiek guztiek "berriz ere fokua emakumeongan" jartzen dute.

Gainera, Mugimendu Feminista nazkatuta dago indarkeria matxistaren beste formekin, hala nola, "indarkeria instituzionala, lan esparruan jasaten duguna, etxean jasaten duguna eta heteroarautik ateratzearren jasaten duguna".

2022ko urtarriletik irailera Ertzaintzak indarkeria matxistarekin lotutako 4.591 delituren berri jaso zuen, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. Aurreko urteko denbora tarte bera aintzat hartuz gero, % 14,6koa izan da gorakada. Guztira, 3.696 emakume izan ziren delitu horien biktimak, eta kasu horretan, hazkundea % 13,2koa izan zen aurreko urteko garai berarekin alderatuz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista EAE Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Protestak gaur Feminismoa gaur