Gizartea -
Familien lege berria
Espainiako Gobernuak urtean 5 eguneko baimena onartuko du, senideak zaintzeko
Lege berriak zortzi asteko aitatsun baimen berria aurreikusiko du, eta modu jarraituan edo ez jarraituan gauzatu ahalko da, seme-alabak 8 urte bete arte.
AGENTZIAK | EITB Media
Espainiako Gobernuak urtean 5 eguneko baimena onartuko du, bigarren gradu arteko senide bat edo pertsona bizikide bat zaintzeko. Neurria Familien Legearen aurreproiektuan gehituko du Eskubide Sozialen et 2030 Agendaren Ministerioak, eta asteartean eramango du Ministro Kontseilura.
Gainera, Ministerioaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez, legeak zortzi asteko aitatsun baimen berria aurreikusiko du, eta modu jarraituan edo ez jarraituan gauzatu ahalko da, seme-alabak 8 urte bete arte.
Legearen zirriborroaren arabera, ondorengo sendi motei familia anitzen eskubideak emango dizkiete:
- Bi seme-alaba dituzten ama bakarreko familiak
- Bi seme-alabeko familiak, horietako batek urritasunen bat badu
- Bi seme-alabeko familiak, ama indarkeria matxistaren biktima bada
Bestalde, 100 euroko laguntza 3 urtez azpiko seme-alaba bakoitzeko emango dute.