Gizartea -
OSASUN PUBLIKOA
Eusko Jaurlaritzak LABI prozedura berria onartu du pandemia berri baten aurrean kudeaketa hobetzeko
Pandemia bat berriro gertatzen bada "erakundeen artean erantzun koordinatu eta integrala" ematea da Eusko Jaurlaritzaren helburua.
EITB Media
LABI prozedura berria onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak balizko pandemia berri baten aurrean euskal erakundeen kudeaketa hobetzeko asmoz.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, aldaketaren helburua da pandemia bat berriro gertatzen bada "erakundeen artean erantzun koordinatu eta integrala" ematea.
Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek pandemiaren kudeaketari buruzko hausnarketa egin dute eta gogoera hori baliagarria izan da prozedura tekniko berri bat lantzeko, eta LABIk, Euskadiko Babes Zibileko Planak, ezagutzaren araberako erantzuna eman ahal izateko.
Testu berria lerrokaturik dago Munduko Osasun Erakundeak eta Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroak egindako jarraibideekin eta gomendioekin.
Eusko Jaurlaritzak 2020ko martxoaren 13an aktibatu zuen Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI) aktibatu zuen. Hurrengo bi urteetan hiru aldiz egon zen aktibatuta, eta 19 hilabeteko iraupena izan zuen guztira.